


Atzeratuenentzat 90 minutu iraun dezakeela estimatzen dugun ibilbide pirataren ikuskizunaz gain, bertaratzen direnen hainbat jarduera burutu ahal izango dituzte:
Butroiko Plasentia Museoko bilduma bisitatu, bertan marinel korapiloak nola egin irakatsiko digute eta barku maketa lehiaketan parte hartu ahal izango dugu eta igerilekuan bota, timoiak eta itsasoko hainbat tresna ikusi, itsasgizon euskaldunen istorioak entzun...
EL CORREO egunkariak itsasoarekin lotuta egindako liburu-azal eta infografia erakusketa ikusi.
Arkoteko aulki mugikorrean arraun egin.
Antolakuntzak instalatutako bi puzgarrietara igo:
- Korsaria Slide surf:
Joko hau mota guztietako jendeak egin dezake, metro eta hogeiko garaiera gainditzen ez duten haurrek eta ehun eta hogei kiloak gainditzen dituzten helduek izan ezik.
Ez da beharrezkoa oinetakoak kentzea, sarreran birziklatzeko jasoko diren plastikozko oinetako moduko batzuekin estaliko dira eta.
Joko honen jarduera, forru labaingarria duen goma-aparrezko surf taula bat jaso eta puzgarriaren goiko aldera sartzen den arrapalan dauden eskailera batzuetatik igotzea da, une horretan monitoreak partehartzaileei begira, modu egokian kokatzen da (bikoteka) eta irteera ematen die, surf taulekin 12 metrotik gorako altuerara urez betetako aldapa batetik irristatuz.
- Pirata Labirintoa:
Joko hau mota guztietako jendeak egin dezake, baina metro eta hogei zentimetroko altuerara heltzen ez diren haurrek heldu batez lagunduta joan beharko dute.
Joko honen jarduera zera da, labirinto bat zeharkatzea eta paretetan runa euskaldunak dituzten pinturak aurkitzea. Labirintoaren kanpoko zonalde guztia, barrua ikustea ahalbidetzen duen ehun porodunarekin prestatua dago.


