PIRATA EUSKALDUNAK

Pirata (klandestinoa), euskara jatorrean “Itsaslapurra” deitzen zaiona, itsasoko lapurra da, hitzak dioen bezala, gizaki krudel eta bihozgabea. Baina lehorrean ere lapurreta egiten zuen, ihesbide gertu gisa kosta utziz. Bere ekintzak trebeak eta azkarrak ziren, itsasontzi kopurua txikia zen eta. Aspaldi-aspaldikoa da pirateria, baina dirudienez ibaietan hasi zen. Egun, Hegoamerika eta Asiako batzuetan ikusten da, baita Txinako itsasoko zonalde jakin batzuetan ere.

Aspaldiko zibilizazio askok itsasotik etorritako zurrunbilo horiek jasan zituzten, beraien ontziteriak eta kaiak nola hondatzen zituzten ikusten zituzten bitartean, bizirik irteten ziren bertako biztanleak esklabu gisa saltzen zituzten, galeote egin, edo erreskatea ordaindu eta gero etxera bueltatzen zituzten. Euskal Herriko lurraldeetan, inbasioek, bertakoek barnekaldera ihes egitea eragiten zuten eta ez zen erromatarrak heldu ziren arte, kaskoa behin-betiko kostan kokatu zen arte. Hauek beren arrasto lexikoa utzi zioten euskarari; portu, portuondo bezalako hitzak latinetik datoz, baita Portugalete, Deba (Divae), Forua (Forum), Nerbioi (Nervae), Getaria (Cetaria), eta abar ere..

Pirata euskaldunen existentzia frogatzen duen lehen erreferentzia 1304. urtean datatzen da, lehen pirata ezagunak, XV. mende hasieran, merkatalontzi bat erasotzeagatik, exekuzioaren zigorra jaso zuten Antón de Garay eta Pedro de Larraondo izan ziren arren. Jada XIV. mendean, Ingalaterrako Edward III erregeak pirata eta kortsario euskaldunei aurre egin zien, baina euskal pirateriaren garai gozoenak XVI eta XVI. mendeetan izan ziren.

Hauek pirata ezagunak izan ziren: Antón de Garay,Lope de Aguirre, Pedro de Larraondo, Juan Perez de Casa, Michel le basque, Pellot, Suhigaraychipi, Matxin (testu batzuetan Bermeoko Matxin, Mungiako Matxin, edo Plentziko Matxin bezala agertzen dena).


Kortsarioen jatorria, JOSÉ DE LABURU Y RIVAYAren arabera.

“Ontzijabeek, piraten eraginez jasandako diru galera, bidesari eta merkataritza eskubideengatik zerga eta herrialde ezberdineko erregeen arteko guden erruz etsita, negozioa kosta ala kosta babestu behar zuten. Korsoa asmatu zuten (karrera), hau da, gobernuaren babesarekin, merkatalontzi espedizioak piratak edo itsasontzi etsaiak jazartzeko, gudaren legeak jarraituz. Itsasontzi batzuk harrapaketen berri ematen zuen eskribau bat zeramaten, banaketaren garaian, honek Koroaren interesak babes zitzan. Gai guzti honek, zabala eta garaien arabera aldagarria zen legedi bat ekarri zuen”.

“Korsoak berebizko garrantzia hartu zuen herrialde askoren ekonomian eta euskaldunak ez zuen hortaz bizimodu egiteko aukera galdu, bere jatorria erdi aroko merkataritzan izanik. Behe erdi aroan, Bizkaiko ontziterian garraiatzaile-merkatari eta pirata lanak egin zituen (B. Arizagak). Gorabehera guzti hauek ezaugarri bereziak eman zizkien txikiak ziren Euskal Herriko itsasertzeko herriei eta beste herrialde askotan ez bezala, ez zituzten metropoli handiak osatzen. Gainera, Kantaurian haizeak ipar mendebaldetik sartzen direnez, kaiak mendebaldean kokatutako lurmutur baten babesean eraikitzen ziren eta babeslekua ekialdera begira, erasoak nabarmen zailduz”.

Lauburu y Rivayaren baieztapenen adibide argi bat, Plentziako egungo Ontzitegi plazan (ibaiari irabazita) ikus dezakegu, bertan galeoiak eraikitzen ziren eta. Egun, lekuari eta Plentziako itsasadarrari izena ematen dion ontzitegi bat zegoen eta dirudienez, Mungia, edo Plentziko Matxin bertatik mugitzen zen (itsasadarrak Mungia eta Plentzia lotzen zituen, itsasora irtenbidea emanez).